Hemezortzi lan aurkeztu ziren, guztira, Elorrioko 24 Ordu Digitaleanen. Sari nagusia Lapatx taldearentzako izan zen, Aurreiritziak lanagatik. Ikusi Makusi eta Berta Productions taldeak izan ziren beste bi talde finalistak; Izan Zeu eta EgunERO pelikula laburrak aurezktu zituzten, hurrenez hurren. Publikoaren saria, berriz, Atabalak taldearen Molotov lanak irabazi zuen.
2017ko edizio honetako gaia, objektua eta esaldia, Nortasuna, Pasaportea eta "Su gaberik ezta kerik" ziren, hurrenez hurren. Oinarri horiekin, 24 ordu eduki dituzte parte hartzaileek beraien proposamenak aurkezteko.