"Programa honen helburua da federatu gabe dauden kirolariei hainbat aholku ematea osasunaren eta kirolaren zenbait alderditan", adierazi du Dani Palacios zinegotziak. Gainera, sumatu daitezkeen arriskuak aurreikusi eta kirolariak ohitura osasuntsuagoetara bideratu gura dituztela jakitera eman du Palaciosek.
Azterketa medikuak azaroaren 21etik 27ra bitartean egingo dituzte kiroldegiaren aurrealdean jarriko den gune mugikor baten. Hala ere, frogak egin gura dituenak hilaren 8a baino lehen izena eman beharko du kiroldegiko harreran.