Azaroaren 3an eta 4an egingo dute 24 Ordu Digitalean

Itsaso Esteban 2017ko urriaren 31

Iazko lehiaketako irabazleak.

Azaroaren 3an eta 4an egingo dute Arriola antzokiak antolatzen duen 24 Ordu Digitalean Film Laburren lehiaketa, Elorrion.

Hamabigarren edizioa izango da asteburukoa. Azaroaren 3an, 17:00etan, Arriolako antolatzaileek ematen dizkieten gaiak oinarri hartuta, 24 orduan film labur bat pentsatu, grabatu eta editatu beharko dute parte-hartzaileek.

Azaroaren 3tik 4ra bitartean Elorrion sortutako pelikula horiek, azaroaren 4an 22:00etan egingo duten emanaldian ikusi ahal izango dituzte bertaratzen direnek. Emanaldi horren ostean, hiru sari emango dizkiete lehiaketako irabazleei.

Parte hartzeko, 24ordu@arriolaka.eus helbidean eman behar da izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!