Autoestimua eta autodefentsa ikastaroan izena emateko azken egunak

Maialen Zuazubiskar 2017ko urr. 17a, 10:37

Urriaren 28an egingo dute ikastaroa Elorrion.

Neska gazteentzat autoestimua eta autodefentsa tailerra antolatu du Elorrioko Udalak Emagin elkarteagaz. Udalak jakitera eman duenez, eraso sexisten aurrean emakumezkoek dituzten abileziak landuko dira bertan, kontzientzia hartu, norbere burua maitatuz, eta defentsa indibiduala eta kolektiboa jorratuz.

Tailerra 16 eta 23 urte bitarteko neskentzat da, eta izen-ematea urriaren 20an bukatuko da. Izen-ematea Iturri Kultur Etxean egin beharko da, eta bost euroko balioa du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!