Mercedes Sosa argentinarraren abesti sonatua bertsionatu izana da titulurako arrazoi nagusia. Ez bakarra, ordea. Batez ere rantxerengatik ezagunak dira Arantza eta Pantxo, baina, oraingoan, beste ukitu bat eman diote diskoari, eurak aldatu dira, eta hortxe izenaren beste zergatia. Argentinan jaiotakoa da Pantxo, eta herrialde hartako iparraldeko musika tradizionala txertatu dute lehenengoz diskoan, Arantzak dioenez. 14 abestik osatzen dute lan berria.
Berrizko Lorentzo Records estudioan grabatu dute diskoa, laukote eran, eta emaitzagaz pozik geratu direla dio abeslari elorriarrak. Barikuan jai-giroan ospatuko dute.