'Elorrio zabaltzen' aplikazioa aurkeztuko dute herritarren aurrean

Maialen Zuazubiskar 2017ko urr. 16a, 11:51

Bihar, egingo dute herritarrentzako aurkezpen tailerra 19:00etan Iturri Kultur Etxean.

'Elorrio zabaltzen' aplikazioa aurkeztuko dute, bihar, herritarren aurrean. Aplikazioaren bitartez, elorriarrek udaleko oharrak jasotzeko aukera izango dute, eta webgunean idatzitako albisteak zuzenean beraien mugikorrean jasoko dituzte.

Bestalde, aplikazio berri honi esker, Kalezaindu erraminta ere eskuragai izango dute herritarrek. Kalezainduren bidez, udalerrian matxura edota kalteren bat antzeman duten pertsonek zuzenean bidal ahalko dute oharra udalera, beraien telefonoa erabilita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!