Aitor Mimenzak irabazi du Arrasate-Oñati proba

Maialen Zuazubiskar 2017ko urr. 16a, 11:20

Argazkia: Antxintxiketan Kirol Elkartea

Durango Kirol Taldean kidea duen David Rua, berriz, laugarren postuan sailkatu zen.

Aitor Mimenza elorriarrak irabazi du Arrasate-Oñati lasterketaren 34. edizioa. Zapatuan, herri biak lotzen zituen 11,700 kilometroko ibilbidea 38.27-ko denboran osatu zuen. David Rua herrikidea minutu bat ingurura helmugaratu zen: 39.21. Emakumeetan Maite Etxezarreta azpeitiarra izan zen azkarrena: 46.25. Probak 178 parte-hartzaile izan zituen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!