Pistako Espainiako txapelketatik zakua bete dominagaz bueltatuko dira Eustrak-Euskadi taldeko Ziortza Isasi elorriarra eta Illart Zuazubiskar abadiñarra. Isasik urrezko domina irabazi du gaur taldekako jazarpen proban eta brontzezko beste bi eskuratu ditu madisonean eta taldekako abiadura proban. Illart Zuazubiskarrek brontzezko domina bi gehitu dizkio bere palmaresari -taldeko zein bakarkako jazarpenean- Palman (Balear Uharteak) jokatu den txapelketan.
Illart Zuazubiskar podiumaren ezkerreko aldean brontzezko dominagaz (Argazkia: Espainiako Txirrindularitza Federazioa)