Elorrion jarduera bako enpresa batean sortutako sua itzali dute

Joseba Derteano 2017ko urr. 12a, 18:13
Lauki berdeak markatzen du sutea dagoen tokia. (Argazkia: @112_SOSDeiak)

Sute txikia izan da, enpresa barruko kontenedore batean sortu dena eta dagoeneko izalita dago.

Elorrioko Urkizuaren kalean sortu da sutea, gaur egun jarduerarik ez duen enpresa batean. Suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuetakoak bertaratu dira eta itzali dute. Sute txikia izan da Ertzaintzak informatu duenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!