Ikasketa zentroetarako bidaiak diruz lagunduko ditu Elorrioko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2017ko urr. 10a, 11:45

Diru-partida 2.500 eurotik 8.000 eurora handitu du aurten Elorrioko Udalak.

Aurten ere unibertsitate eta formakuntza zikloetako ikasleek garraio gastuetarako laguntza eskatzeko aukera izango dute. “Elorriotik ikasketa zentroetara joatea ametsgaiztoa izaten da ikasle askorentzat. Autobus aldaketak, ordutegi txarrak, prezio altuak... Beraz, laguntza diru laguntza honek norabide horretan sakondu nahi du", adierazi du Maitane Lopez zinegotziak.

Prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez, garraiorako laguntza hau eskatzeko epea dagoeneko zabalik dago, eta urriaren 30a baino lehen eskatu beharko da udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan. Bestalde, laguntza 17 eta 30 urte bitarteko elorriarrentzat izango dela jakitera eman dute. Horrez gain, laguntzak familia unitatearen diru sarreren arabera emango direla jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!