Joan zen astean udaleko kideak bizilagunekin batzartu eta egoeraren berri eman zieten. Prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez, bederatzi aste iraungo dituen azterketa egurrezko egitura daukaten eraikin guztietara bideratuko da. Bestalde, adituen gomendioz, azterketa udaberri eta uda artean egingo dutela jakitera eman zuten.
Idoia Buruaga alkateak jakitera eman duenez, lehenik eta behin arazoaren diagnostiko bat egingo dute. "Elorrioko herrigune historikoa balioan jarri behar dugu, eta horrek ere mantenu lan batzuk eskatzen ditu", adierazi du alkateak.