Elorrioko liburutegiaren 50. urtemuga ospatuko dute, barikuan

Maialen Zuazubiskar 2017ko urriaren 4a

Urtean zehar hainbat ekintza egiten dituzte Udal Liburutegian.

Udal Liburutegiaren 50. urteurrena ospatuko dute barikuan, Elorrion.

1967an Beato San Valentin de Berrio-Ochoa izenarekin inauguratu zen liburutegiaren 50. urtemuga ospatuko dute barikuan Elorrion. Horretarako, Elorrioko Udalak egitarau zabala antolatu du herriko plazan. 17:00etan, irakurketa eta marrazketa txokoak egongo dira, eta 6 urtez gorako umeek collage tailerra izango dute. Egunari amaiera emateko, 19:00etan, Shakti Olaizolak Irakurriz ikuskizuna antzeztuko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!