Elorrion Kondekua kaleko etxebizitza bateko sua itzali dute suhiltzaileek

Anboto 2017ko urr. 1a, 20:21

Ez da pertsonarik zauritu, baina sutearen ondorioz etxebizitzan zeuden bost txakurkume eta katu bi hil dira.

Elorrion, Kondekua kaleko etxebizitza bateko gela batean sua piztu da. Suhiltzaileak bertaratu dira eta itzali dute dagoeneko. Ez dute bizilagunik ebakuatu beharrik izan Ertzaintzako iturriek informatu dutenez. Suak ez du pertsonarik zauritu, baina bost txakurkume eta bi katu hil dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!