Kolonbiako bake prozesuari buruzko El silencio de los fusiles filmak abiatuko du zikloa. Bake akordio historikoa lortu arte negoziazioetan jardun ziren Jose Manuel Santos Kolonbiako presidentearen eta Timochenko FARC gerrillen buruzagiaren bizipenak jasotzen ditu Natalia Orozcok zuzenduriko pelikulak.
Domekan, 20:00etan, beste sei film emango dituzte Arriolan; euskal baleazaleei buruzko Korronteari aurre. Euskal baleazaleak Islandian; Kurdistanen kokaturiko Tú, siéntate; Sahararrak protagonista dituen Skeikima; Sí a la vida, no a la represa guatemalarra; ¿Nos saludamos? animazioko lana, eta Refugee blues emango dituzte.
Astelehenean, El mundo entero; 56; Historias para contar; The kalasha and the crescent, eta One minute izenburuko filmak izango dira Elorrion ikusgai. Aniztasuna eta konpromiso soziala bultzatzen dituztelako hautaturiko filmak dira guztiak.