Herri bazkariagaz Kulotxako jaiak ospatuko dituzte Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2017ko ira. 29a, 09:55

Zapatu honetan Kulotxako jaiak ospatuko dituzte Elorrion. Iaz lehenengoz ospatu ostean, asteburu honetarako ere egitarau zabala antolatu dute elorriarrek.

11:00etan artisautza azoka, umeentzako jolasak eta tailerrak egongo dira. 14:00etan bazkari herrikoian batuko dira, paella erraldoi bat jateko. Arratsaldean txokolatadaren txanda izango da. 20:00etan kontzertu-afaria izango dute eta 22:00etan, Laket taldearen eskutik, erromeria izango dute. Jaiei amaiera emateko, berriz, Xelai tabernan Jkin Alonso DJa egongo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!