Eskola Kirolean izena emateko epea, zabalik

Maialen Zuazubiskar 2017ko ira. 19a, 13:00

Dagoeneko Elorrioko gaztetxoenek Eskola Kirolean izena emateko aukera daukate.

Elorrioko Udalak jakitera eman duenez, dagoeneko zabalik dago Eskola Kirolean izena emateko epea. Ekintza hauen bitartez, familiako txikienak gaztetatik kirol zehatz batean ez espezializatzea gura dutela jakitera eman du Dani Palacios Kirol arloko zinegotziak.

"Eskola Kirola, jarduera fisikoa egiteaz gain, umeek lehiakortasunetik haratago doazen baloreekin ondo pasatzeko pentsatuta dago", adierazi du Palaciosek. Eta horrez gain, honen bitartez, berdintasuna, inklusibitatea eta euskara" bultzatu gura dituztela adierazi du.

Kirolaren bitartez hezteko helburua duen proiektu honekin jarduera ezberdinak proposatuko dituztela jakitera eman dute udaleko kideek. Beraz, bertan izena eman gura duenak irailaren 25era arte aukera dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!