Bestalde, Ferixa Nausikoen "arrakasta" nabarmendu dute udal ordezkariek, eta jaietan partaidetza handia egon dela azpimarratu dute. "Badugu zer hobetu eta hobetzen ahaleginduko gara, baina geroz eta jai herrikoi, parekideago eta justuago batzuk izateko norabide onean goaz". Hori da udalak atera duen ondorioa.
Ekitaldirik jendentsuenak, lehen igandeko azoka, Kuadrilen eguna eta Sukalki eguna izan zirela adierazi dute. Kuadrilen egunean esaterako 1.500 lagun batu ziren bazkarian, eta Sukalki egunean 71 talde. Bestalde, prentsa oharrean udal ordezkariek eskerrak eman dizkiete txosna batzordeko eta elkarte ezberdinetako kideei. "Ferixa Nausikoak ez lirateke ezer izango haiek gabe". Horrez gain, Ferixa Nausikoak (bir)planteatzen ekimenaren bitartez antolatutako lehen olinpiadak modu positiboan baloratu ditu udalak.
Horrez gain, botelloiaren prebentzio kanpainaren bitartez 1.012 gazterengana jo dutela adierazi dute.