Elorrioko eta Izurtzako jaiak

Sukalki Eguna eta Kultura arteko jaia, Ferixa Nausikoak amaitzeko

Maialen Zuazubiskar 2017ko ira. 8a, 11:30

Ferixa Nausikoetako bigarren asteburuan murgilduko dira gaur elorriarrak. Jaietako azken txanpa izango da: Sukalki Eguna, kontzertuak, olinpiadak, Elkartasunaren jaia, bertsolariak, herri kirolak...

Joan zen asteburuan eguraldi ona eduki zuten, baina oraingoan euria dago iragarrita, eta biharko Sukalki Egunera talde bakoitzak bere aterpea eraman beharko duela jakitera eman dute antolatzaileek.

Domekan, Kainaberak antolatuta, herriko hamaika kulturak ezagutzeko aukera egongo da Arriola eta Kanpokokale kaleetan, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!