Elorrioko etxe bat desalojatu dute suteagatik

Anboto 2017ko ira. 3a, 18:18

17:35ean sua sortu da Elizburu kaleko 26. atarian. Ertzaintzaren arabera, baliteke zirkuitu labur batek eraginda piztu izana sua. Ez da zauriturik egon; etxekoak desalojatu dituzte eta suhiltzaileek kontrolatu dute sua.

24 ordutan herrian gertatzen den bigarren sutea da, abandonatutako enpresa batean sua zabaldu eta gero.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!