Itxuraldatuta zabaldu dute taberna. Elorrioko artisten margolanek jantziko dituzte tabernaren hormak eta terraza ere jarri dute. Bertan dagoen Berazar parkeari “bizitasuna” eman eta jubilatuentzako ez ezik herritar guztiei zabaldutako taberna izatea lortu gura du kudaketa eroango duen Maite Arginzonizek; “gainontzeko herrietan legez” dio. Jubilatuentzako prezio bereziak izango ditu tabernak eta gainontzekoentzat inguruko tabernen prezioetara moldatuko dira, azaldu duenez.
Atzo inaugurazio ekitaldia egin zuten eta hainbat elorriar hurbildu zen. (Argazkiak: Jubilatuen Taberna)