Asteburuko ume eta nagusien danborradak prestatzen hasiko dira Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2017ko abu. 28a, 15:00

Zapatuan 23:00etan izango da nagusien Danborrada eta domekan, 18:00etan, umeena.

Asteburuan danbor hotsak izango dira nagusi Elorrion, eta dena behar bezala irtetzeko entseguekin hasiko direla jakitera eman du Elorrioko Udalak. Gaur, 19:00etan, hasiko dira asteburuko danborradak prestatzen. Entseguak egiteko umeak zein nagusiak Goieta kaleko lokalean batuko direla jakitera eman dute. Eta danborradan parte hartu gura duten herritarrei entseguetara hurbiltzeko deia luzatu diete.

Danborrak asteburuan izango dira, zapatuan, 23:00etan nagusien Danborrada izango da eta domekan, 18:00etan, umeena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!