Gizon bat hil da Elorrioko igerilekuan bihotzekoak emanda

Anboto 2017ko uzt. 21a, 20:44

8:15 inguruan, igerilekuan bainua hartzen zegoela, herritar bat ondoezik aurkitu da. Zantzuen arabera bihotzekoak eman dio. Sorosleak eta osasun zerbitzuak ordubetez erreanimatzen ahalegindu dira baina ez dute lortu.

Elorrioko Udalak prentsa oharrean azaldu duenez, gizona ondoezik sentitu denean, igerilekuko soroslea bera artatzera joan da eta kide baten laguntzaz igerilekutik atera dute. Zantzuen arabera, bihotzekoak eman dio.Suspertze ariketak egiten zizkioten bitartean, udaltzaingoa, anbulantzia eta Ertzaintza bertaratu dira. Ordubetez erreanimatzen ahalegindu dira baina ez dute lortu. Gertaera igerilekuan izan denez eta ezbeharra bestelako arrazoien ondorioz gertatu ez dela ziurtatzeko, bihar autopsia egingo diote hildakoari.

Elorrioko Udalak doluminak helarazi dizkie familia eta lagun guztiei. Era berean, Elorrioko Udalak, erakutsi duten arduragatik, eskerrak eman  dizkie sorospen lanetan jardun duten pertsona guztiei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!