Jubilatuen egoitzako taberna kudeatzeko aukera dago Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2017ko uzt. 18a, 15:30

Aurreko lizitazioa hutsik geratu ostean, Elorrioko Udalak, berriz ere, Aldatsekua jauregian kokatua dagoen Jubilatuen Etxeko taberna kudeatzeko aukera eskeini du. Oraingo honetan, kudeaketa lanetan dabilenari hilean 500 euro ordainduko dizkiotela jakitera eman du prentsa ohar bidez udalak.

Gainera, zerbitzua hobetzeko asmoz, tabernan hobekuntzak egin eta terraza bat egokituko dituztela adierazi dute udaletik. Horrez gain, tabernaren ordutegia arratsaldeko 14:30etatik 20:00etara bitartean izango dela jakitera eman dute.

Bestalde, taberna kudeatzeko interesa dutenek galderaren bat izanez gero edo eraikina ezagutu gura izanez gero, hirigintza@elorrio.eus helbidera idatz dezkete.

Jubilatuen etxeko taberna kudeatu gura duenak, abuztuaren 16ra arte aukera izango du eskaera udaletxean aurkeztuko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!