Kategoria igoerarekin batera, ardurak handitu zaizkie Buskantza taldekoei. Mailaz igotzerakoan, finantziazio bide berriei ekin diete. Prentsa oharrean azaldu dutenez, behar duten babesa aurkitzeko "baikorrak" dira. Babesle izan gura dutenei taldeagaz hartu-emanean jartzeko helbide bat eman dute: elorriokofke@gmail.com.