Portugaletek irabazi du Elorrioko xake txapelketa

Joseba Derteano 2017ko eka. 26a, 12:25

Zapatuan Elorrioko kontseilupean jokatu zuten txapelketa

San Balentin Berrio-Otxoa 16. Torneoa jokatu zuten zapatuan.

Portugaletek eta Santurtzik lehia estua mantendu zuten. Azkenean Portugalete nagusitu zen puntu biko aldearekin. Hirugarren eta laugarren tokietan Zornotza eta Abadiño geratu ziren, hurrenez hurren. Elorrioko Zaldi Baltzak seigarren amaitu zuen, bosgarrenagaz puntuetara berdinduta. Elorrioko Mendraka eta Txantxibiri taldeek ere jokatu zuten torneoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!