Azken urteetan bezala, aurtengoa ere ez da kulturagaz lotutako azoka izango bakarrik; produktu zaharrak, bildumak, diskoak... aurkitzeko aukera egongo da. 10:00etan zabalduko dute azoka kulturala, eta 14:30 ingurura arte egongo da produktuak ikusteko eta erosteko aukera.
Bestalde, Elorrioko plazan herriko margolarien erakusketa eta antzinako auto eta motor klasikoak ikusteko aukera egongo dela jakitera eman dute azoka kulturaleko kideek.