Elorrioko igerilekuko sarrera itxi zuten atzo behar besteko jende kopurua ez gainditzeko

Maialen Zuazubiskar 2017ko eka. 22a, 15:08

Atzo arratsaldean Elizaldeko kanpoko igerilekuak itxi behar izan zituzte behar besteko jende kopurua ez gainditzeko.

 "Igerilekuan legez 1.400 pertsona egon daitezke, eta muga horretara heldutakoan igerilekuko sarbidea zarratzera behartuta gaude", adierazi du Dani Palaciosek. Zinegotziak jakitera eman duenez, jendea "izugarri" haserretu zen, baina, "ez zegoen beste irtenbiderik". 

"Igerilekua betetzearen arrazoia atzoko beroak izan dezake eta horren aurrean, neurriak hartzea ez da erraza", adierazi du zinegotziak. Hala ere, atzo zeuden 1100 abonatuetatik elorriarrek zenbat ziren aztertzen dabiltzala jakitera eman du.

Bestalde, Arantza Baigorri zaldibarko alkateak gezurtatu du zaldibartarrei Elorrioko igerilekuko harpidedun txartelaren erdia ordaintzen dietela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!