Trikitia, Porrusalda, eta gehienez 3 minutuko iraupena izan dezakeen Pot-pourria eskaini beharko dute txapelketan parte hartzen duten 20 urte arteko trikitilariek.
Txapela eta 250 euroko saria jasoko ditu bikote irabazleak, 200 bigarren sailkatzen denak, eta 150 hirugarrenak. Sariak banatzeko, piezen zailtasuna, musikarien bat etortzea, kantua, panderojolearen lana eta dantzagarritasuna hartuko ditu epaimahaiak aintzat.