The Skatalites talde jamaikarrak, Jorge Pardok eta Ruper Ordorikak joko dute Musikaire jaialdian

Itsaso Esteban 2017ko eka. 20a, 13:00

Gaur eman du Elorrioko Udalak uztailaren 7an hasiko den Musikaire jaialdiaren programazioaren berri. Hamar kontzertu izango dira uztailean, Elorrioko elizpean, plazan, eta Lariz eta Tola jauregietan. Besteak beste, The Skatalites talde jamaikarrak, Jorge Pardok eta Ruper Ordorikak joko dute munduko musiken hamar emanaldi dakartzan musikaire jaialdian.

Uztailaren 7an hasi eta 30ean amaituko den musika eta arte eszenikoen jaialdian parte hartuko duten taldeen inguruko informazioa jaialdiaren webgunean dago kontsultagai. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!