Jubilatuen etxeko taberna kudeatzeko aukera dago Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2017ko eka. 20a, 11:00

Elorrioko Udalak Aldatsekua jauregian kokatua dagoen Jubilatuen Etxeko taberna kudeatzeko aukera eskeini du, 7.600 eurotan (BEZa barne). Udalak jakitera eman duenez, ekainaren 30era arte aukera dago izena eman eta udaletxean eskaera aurkezteko.

Jubilatuen Etxeko taberna kudeatu gura duenak, euskara menperatu eta ostalaritzan gutxienez urtebeteko eskarmentua izan behar duela jakitera eman du Elorrioko Udalak.B

Horrez gain, zerbitzua hobetzeko asmoz, tabernan hobekuntzak egin eta terraza bat egokituko direla adierazi dute.Bestalde, tabernaren ordutegia arratsaldeko 14:30etatik 20:00etara bitartean izango dela jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!