Antzinako ogibideen azoka egingo dute San Agustinen

Maialen Zuazubiskar 2017ko ekainaren 16a

Olazar auzo elkarteak urte birik behin antolatzen duen Antzinako Ogibideen Azokak Erdi Aroko arropez jantziko du Elorrioko San Agustin auzoa. Errementariak, panpin- egileak, harginak... denetarik izango da zapatuan, 11:00etan hasiko den azokan.

Horrez gainera, goizean esgriman eta arku-tiroan aritzeko aukera egongo da; Erdi Aroko kanpamentua eta txerri erretzea ere egongo dira.

Arratsaldean,  17:00etan,  Mamarru taldeak Fuero de los labradores del Duranguesado antzezlana antzeztuko du. Eta, 18:00etan, hegazti erakustaldiagaz emango diote amaiera San Agustingo Antzinako Ogibideen Azokari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!