Barikutik aurrera, Elorrioko igerileku denboraldia martxan

Maialen Zuazubiskar 2017ko eka. 14a, 11:00

Barikuan zabalduko dituzte Elizaldeko kanpoko igerilekuak.

Barikutik irailaren 17ra bitartean Eleizaldeko kanpoko igerilekuak zabalik egongo dira. Udalak jakitera eman duenez, aurten ere, herritarren ekarpenei esker hainbat konponketa egin dituzte. "Konponketak egiteko biderik aproposena erabiltzaileei beraien iritzia eskatzea da", adierazi du Dani Palacios kirol arloko zinegotziak.

Hori horrela, eta erabiltzaileen ekarpenak kontuan hartuta iaz atondu zuten belartza gunean zuhaitzak landatu dituztela eta jesarlekuak zein etzaulkiak uzteko gunea atondu dutela jakitera eman dute. Horrez gain, Elorrioko Udalak herritarrei autoz ez joatea aholkatu die.

Bestalde, Eleizaldeko kanpoko igerilekuetako bazkide kanpaina martxan dagoela eta harpidetu gura duenak kiroldegiko harrera bulegoan zein igerilekuko harreran egin dezakeela jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!