San Juan bezperan kiroldegi atzean egiten den sua auzolanean prestatzeko deia egin du Elorrioko Udalak. Txus Arrieta zinegotziak jakitera eman duenez, herriko umeek "nahiago" izaten dute San Juan sua prestatzen ibili, horregatik auzolanean egitea erabaki dute.
Horretarako, ekainaren 18an, herritarrek soberan izan ditzaketen egurrezko objektuak zakarguneetan uzteko deia egin dute. Biharamunean hasiko baitira udaleko arduradunak objektuak sutarako pilatzen. Bestalde, ekainaren 22an, arratsaldean, egurrak bilatzera joateko deia egin dute.