'Artea gurutzean' liburua aurkeztuko dute Elorrion, gaur

Maialen Zuazubiskar 2017ko mai. 30a, 10:05

Elorrioko Iturri Kultur Etxean aurkeztuko dute liburua arratsaldean. 

Elorrion zehar dauden gurutzeak bilduma batean bildu dituzte Jesus Muñiz historialariak eta Santiago Yañiz argazkilariak. Elorrioko Udalak azken gurutzea zaharberritu ostean, gurutzeen zeharreko ibilaldi bat, 'Gurutze bidaia' proposatuko duela jakitera eman du.

Liburuaren aurkezpena 19:00etan egingo dute Iturri Kultur Etxean. Bertan, liburuaren egileez gain udaleko kideak eta Bizkaiko Foru Aldundiko kideak ere egongo dira.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!