Elorrioko ikastolako negutegi berria ereiten hasteko moduan dago

Maialen Zuazubiskar 2017ko mai. 26a, 16:30

2014an bioeraikina egiteko kendu zuten negutegia, berriz, ere jarri dute Elorrioko Txintxirri ikastolan. Gaur egin dute inagurazio ekitaldia. Elorrioko Txintxirri ikastolako, ume eta irakasleez gain, Idoia Buruaga alkateak eta Aitor Lopez eta Ismene Mandaluniz Amankomunazgoko kideek ere parte hartu dute.

Iaz eskola jasangarria izendapena lortu ondoren, gaur, negutegia inaguratu dute Elorrioko Txintxirri Ikastolan. "Iaz lortutako izendapena eta negutegia gure ikastetxean mugarri bi besterik ez dira. Urratsez urrats bide interesgarri bat jorratzen ari gara", adierazi du Zuriñe Zorrozua. Ikastetxean ingurune egoki bat eskeintzeko asmoz eta bertako ikasleek ingurune hori zaintzeko lanean dabiltzala adierazi du Txintxirriko zuzendarik.

Duela hiru urtera arte bezala, gaurtik aurrera, ikasleek bertako produktuak negutegian landatuko dituzte. Ostean, negutegian lortutako uzta ikasleek etxera eramango dute.

Negutegiaren inagurazioan Zorrozuak eskerrak eman dizkie Agenda 21eko irakasleei, Eko ordezkariei eta bereziki, euri zein eguzkipean negutegian lanean ibili diren gurasoei.

Idoia Buruaga elorrioko alkateak,  berriz, ikastolako kideak zoriondu ditu negutegia berriro jartzeagatik. "Ikasle nintzen sasoian negutegi honetan neuk ere lan egin nuen. Eta, seguru nago bertatik uzta oparoa aterako duzuela", gaineratu du Buruagak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!