Errugbia integratzailea dela erakutsiko dute Elorrion

Joseba Derteano 2017ko mai. 25a, 10:25

Errugbia mundu guztiari ateak irekita dagoen kirola dela erakutsiko dute, domekan, Elorrion.

Alde batetik, goi mailako errugbilariak batuko dira: Gaztedi, Getxo eta Elorrio taldeetakoak. Bestetik, Bizkaiko down sindromearen denbora libreko taldeko eta aniztasun funtzionaleko umeak batzen dituen Haszten elkarteko kideak gonbidatu dituzte. Eta, 10:30ean, denak elkarrekin errugbian arituko dira kirol integratzailea dela erakusteko. Askotariko jokoak egin ondoren, udaletxean harrera egingo diete eta, amaitzeko, plazan bazkalduko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!