Alde batetik, goi mailako errugbilariak batuko dira: Gaztedi, Getxo eta Elorrio taldeetakoak. Bestetik, Bizkaiko down sindromearen denbora libreko taldeko eta aniztasun funtzionaleko umeak batzen dituen Haszten elkarteko kideak gonbidatu dituzte. Eta, 10:30ean, denak elkarrekin errugbian arituko dira kirol integratzailea dela erakusteko. Askotariko jokoak egin ondoren, udaletxean harrera egingo diete eta, amaitzeko, plazan bazkalduko dute.