Herriko airearen kalitate maila neurtzeko asmoz Elorrioko Udalak Txanberi eta Goieta auzoetan kutsadura neurtzeko gailuak jarri dituztela jakitera eman du udalak.
"Legeak ezarritako mugak gainditzen ez ditugula ziurtatzeko neurgailuak jarri ditugu" adierazi du Xabier Dominguez elorrioko alkateordeak. Bestalde, kutsaduraren iturri nagusienetako bat industria jarduera dela jakinik eta poluzioa murriztu asmoz, herriko enpresekin elkarlanean ari direla dagoeneko adierazi du alkateordeak.