Idoia Buruaga Elorrioko alkateak jakitera eman duenez bonbardaketako testigantza batzuk Elorrioko Santa Lutzia ermitaren inguruan gorpuak zeudela uste zuten. Orduan, Aranzadikoekin egon, gunea begiratu eta aztertzea erabaki zuten. Hala ere, lehen lan hauetan “zoritxarrez” gorpuzkirik aurkitu ez dutela adierazi du alkateak. Horrez gain, memoria historikoa lantzen eta testigantzak batzen jarraituko dutela gaineratu du Idoia Buruagak.
Jimi Jimenez Aranzadiko kideak, berriz, Santa Lutzian hobi komun bat aurkitzen saiatu zirela, baina, begiratu zuten lekuan ezer ez dutela topatu adierazi du.