Ikasturte amaierako emanaldia eskainiko dute musika eskolako ikasleek

Itsaso Esteban 2017ko mai. 15a, 13:00

Ilusio handiz prestatutako ikasturte amaierako entzunaldia eskainiko dute Elorrioko Garamendi´tar musika eskolako ikasleek, maiatzaren 20an. Arriolan izango da emanaldia, 18:30ean.  

 
Musikalen inguruan ardaztuko dute aurten ikuskizuna, eta musika eskolako adin desberdinetako ikasleek zein irakasleek parte hartuko dute emanaldian.
 
Doako sarrera izango du emanaldiak, baina aurrez gonbidapena eskuratu beharko dute musika eskolako ikasleen emanaldia entzun gura dutenek.
 
Matrikulatzeko aukera
Maiatzaren 20ko ikasturte amaierako jaia prestatzen dabiltzala, hurrengo ikasturteari begira jarrita ere badaude Elorrioko Musika eskolan. Izan ere, gaur hasi eta ekainaren 9ra arte, 2017-2018 ikasturterako matrikula egiteko aukera izango baita.  
 
Eguenetan, 14:30tatik 16:00etara, eta barikuetan, 18:30tatik 19:30tara, telefonoz (94-6231922 edo 605761312) zein emailez (elorrioko.musikaeskola@gmail.com) egin daitezke matrikulazioari buruzko kontsultak.
 
Bestalde, maiatzaren 26an, ate irekien saioak izango dira, Elorrioko musika eskola ezagutu gura dutenentzat: 17:30tatik 18:15etara, lau, bost eta sei urte arteko umeei zuzenduriko bisita gidatua egingo dute, eta zazpi urtetik aurrerako ume eta gurasoentzako saioa eskainiko dute, 18:15tatik 19:00tara.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!