Eskolako jolasgunea zabalik egongo da asteburuetan

Maialen Zuazubiskar 2017ko mai. 11a, 15:52

Martxoaren 13tik aurrera asteburu eta jai egunetan zabalduko dute Elorrioko Herri Ikastetxe eta Institutuko jolasgunea.

Elorrioko Udalak eta Herri Ikastetxe eta Institutuak hartutako neurriaren ondorioz aurrerantzean elorriarrek eskolako jolasgunean dauden kirol instalazioak erabili ahal izango dituzte asteburuetan. Zapatutik aurrera, astebururo, irekiko dute kirola egiteko gunea; jai egunetan baita ere. Udalak jakitera eman duenez, 10:00etatik 20:00etara egongo da zabalik instalazioa.

Txus Arrieta zinegotziaren hitzetan, elorrioko kirolzale askok aspalditik aldarrikatzen zutena lortu dute, eta horregatik eskerrak eman nahi dizkiete eskolako zuzendaritzakoei. .

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!