“Wiside Telecom enpresak proposamen bat bidali zigun, baina, proposamen horrekin ados ez geundenez 24 orduko lanuztearekin aurrera egitea erabaki genuen” adierazi du ELA sindikatuko Gotzon Basarasek. "Langileek lan balditza prekarioak dituzte, eta enpresaren proposamen berriarekin ere berdin jarraituko zuten” gaineratu du.
Elorrioko Betsaide poligonoan dauden 65 langile gehienek, lanaldi osoan, 900 eurotik beherako irabaziak dituztela eta enpresak gainera, “ez ikusiarena” egiten duela adierazi du ELA sindikatuko arduradunak. Beraz, datozen egunotan akordio batera enpresarekin iritsi ezean lanuzte luzeagoak egingo dituztela jakitera eman dute langileek.