Kimu mailako 16 talde, Elorrion antolatutako txapelketan

Joseba Derteano 2017ko api. 19a, 12:31

Elorrio futbol klubak kimu mailako futbol txapelketa antolatuko du asteburu honetan. Hamasei talde parte-hartzaileek, lau taldetan banatuta, sailkapen fasea jokatuko dute zapatuan, egun osoan zehar. Final-laurdenetatik aurrerako partiduak domekan 10:00etatik aurrera hasiko dira. Sarrera hiru euro izango da.

Eskualdeko taldeei dagokienez, Elorriok talde bi izango ditu lehian, eta Berrizek bat. Athletic Club, Eibar, Danok Bat eta Gernika dira txapelketan parte hartuko duten beste taldeetako batzuk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!