‘Amateurrak espazioan’ dokumentala, Elorrion

Itsaso Esteban 2017ko api. 4a, 09:45

Ohi bezala, hileko bigarren eguaztenean barik, lehenengoan izango da Elorrioko apirileko dokumental emanaldia. Amateurrak espazioan izenburuko filma emango dute, bihar, 19:30ean, Iturri kultur etxean.

Danimarkan ekoitziriko filma da, Kristian eta Peter izeneko ingeniariak protagonista dituena. Beraiek sorturiko ontzi bat espazioratzea da bi lagun horien ametsa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!