Elorrioko emakumeak dira kultur etxeko erakusketen protagonistak

Itsaso Esteban 2017ko mar. 17a, 12:30

Patxi Granadoren Ezberdinak argazki erakusketa eta herriko hamar emakume artistaren erakusketa kolektiboa daude, apirilaren 21era arte, Elorrioko Iturri kultur etxean ikusgai. Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira udalak antolatu duen programazioaren barrukoak dira erakusketa biak.

Emakumezkoen aniztasuna islatzen dute Patxi Granadoren Ezberdinak erakusketako erretratuek. Adin, sexu, genero, jatorri, erlijio, ideologia... anitzeko Elorrioko emakumeen zuri-beltzeko 34 erretratu daude erakusketan. Konposizio berbera baliatu du Granadok argazki guztiak egiteko: emakumeen plano hurbilak, atzealde beltzean. Protagonista bakoitzaren irudiak eta begiradak bereizten dute argazki bakoitza, eta agertzen dute aniztasuna.  

Erretratuokin batera, Arantxa Arruabarrena, Cinta Altes,  Debora Crespo, Maite Salsamendi, Marta Ortiz de Zarate, Nieves Medela, Rita Ugarriza, Maite Zubia, Kristina Balenziaga eta Mari Carmen Kortabarriaren artelanak daude ikusgai Iturri kultur etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!