Metal Smelting enpresan gertatutako heriotza salatu du LABek

Maialen Zuazubiskar 2017ko ots. 22a, 09:10

Elorrioko Metal Smelting enpresan, lehen San Eloy galdategia zena, gertatutako lan istripua salatu du LABek. 2014an beste heriotza bat salatu behar izan zutela, lantoki berean, adierazi dute sindikatuko kideek.

Sindikatuak jakitera eman duenez, 2017an Euskal Herrian lan istripuz hil den zortzigarren langilea izan da elorriokoa.  Atzoko istripuaren atzean, lan baldintzen prekarietatea, enpresaren egoera eta laneko erritmo bortitza daudela adierazi dute. Metal Smelting enpresak egindako kaleratzeak eta "bertan dagoen presioa eta laneko erritmoa guztiz salagarriak" direla adierazi dute ohar bidez LABeko kideek. Guzti horrekin bukatu beharra dagoela esan dute sindikatukoek.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!