43 urteko gizonezkoa hil da San Eloy galdategian

Maialen Zuazubiskar 2017ko ots. 21a, 13:21

Elorrioko San Eloy galdategian 43 urteko gizonezkoa hil da.

Gaur, 11:23an, SOS Deiakek abisua jaso du Elorrioko San Eloy galdategitik langile bat komunean erorita dagoela esanez. Ertzaintzak informatu duenez, momentuan anbulantzia eta osakidetzako helikoptero bat bertaratu dira Txanberi kalera, baina, langilea suspertzen ahalegindu diren arren, 11:47rako langilea hil dela baieztatu dute medikuek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!