'Herri ihauteriak' erakusketa zabalduko dute

Itsaso Esteban 2017ko ots. 20a, 11:00

Gaur hasita, martxoaren 3ra arte, Elorrioko Iturri kultur etxean egongo da ikusgai Herri ihauteriak izeneko erakusketa. Euskal Herriko ihauteri garrantzitsuenen inguruko informazioa biltzen du erakusketak.

Besteak beste, ihauterietako erritoen inguruan Barandiaran, Satrustegi eta Jimeno Juriok egindako ikerketetatik ateratako informazioa biltzen du erakusketak, eta baita pertsonaien kopiak ere. Iruñeko Donibane auzoko ihauteriak antolatzen dituen taldeak antolatutakoa da erakusketa, eta besteak beste, Altsasu, Ituren eta Zubieta, Lantz, Ziburu eta Iruñeko ihauterien inguruko informazioa biltzen du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!