Hilabete baino gutxiagoan Elorrioko Gure Esku Dagoko kideek herri galdeketa egiteko behar zituzten 700 sinadurak batu dituzte. Gutxieneko sinadurak bildu dituzten arren bilketarekin jarraituko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. "Zenbat eta sinadura gehiago batu, babes handiagoa izango dugu" azpimarratu dute Gure Esku Dagoko kideek.