Gabon eguna korrika ospatzeko deia Elorrion

Joseba Derteano 2016ko abe. 23a, 12:18

Zapatu honetan, Gabon egunean, Elorrioko Santxibiri lasterketa herrikoiaren bosgarren aldia egingo dute. 12:00etan gaztetxoen lasterketekin hasiko dira, eta 12:30ean ekingo diote nagusien probari. Herrian zehar antolatutako zirkuituari itzuli bi emango dizkiote, 5,5 kilometroko ibilbidea osatzeko.

Elorriokoa ez da urtea amaitu aurretiko lasterketa bakarra izango. Durangon San Silbestre proba egingo dute abenduaren 31n, Gabon zahar egunean. 17:00etan gaztetxoen lasterketak hasiko dira, eta 17:30ean nagusien txanda izango da.

Belatxikietara igoera
Extrem Zornotza taldeak Belatxikietarako igoera antolatu du zapatu honetan. 09:30ean oinezkoak irtengo dira Zelaieta parketik. 10:15ean traileko parte-hartzaileak hasiko dira, eta 10:30ean BTTkoak.

Abenduaren 31n Belatxikietarako irteera antolatu du Zornotza Mendi Taldeak. 09:00etan Zelaieta parketik irtengo dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!